2 minutes reading time (456 words)

Noticia - badakigu asko daukazula kontatzeko

Noticia - badakigu asko daukazula kontatzeko

Hala da, Joomla!® komunitatean badakigu gauza asko dauzkazula kontatzeko eta komunitate osoa zu entzuteko prest dago, hori dela eta, artikulo honekin Joomla! Magazine™-aren bidez boluntario izan zaitezen gonbidatu nahi zaitugu.

Aldizkaria:

Joomla! Magazine™ komunitatearen aldizkaria da, hilabetero argitaratzen da eta ale berriak hileko lehen egunean argitaratzen dira. Gaur egun, 19 hizkuntza ezberdinetan idazten da, gaztelera bigarrena izanik gehien hazi direnen artean komunitate osoan.

Helburua:

Gaur, gazteleraz idazten dugun Joomla! Magazine™-ko boluntarioak garenok eduki gehiago eta kalitate hobearekin sortzea izango dela gure helburu erabaki dugu, eta hilabetero gutxienez zenbat artikulo argitaratuko ditugun ere erabaki dugu. Baina badakigu komunitatean jende asko dagoela zerbait kontatzeko desiatzen, beraiei zuzenduta doa dei hau, noizean behin artikulo bat bidali dezaten, eta Joomla! Magazine™-an argitaratua izango da beste boluntarioen artikuloekin batera.

Zer argitaratu dezaket?

Edozein eduki Joomla!®-ri buruz, zure komunitatearen ekintzak, zure JUG-aren bilerak, tutorialak, extensioen berrikuspenak, iritzi pertsonalak CMS-aren garapenari buruz, datu edo aholkuak gure webguneak hobetzeko... hauek adibideak besterik ez dira Joomla! Magazine™-an behar duguna azaltzeko.

Ba al daude debekuak edukiari buruz?

Joomla!® open source CMS bat da, GPL V2 lizentziaduna, honengatik extensioei edo plantilei buruz egindako artikuloak lizentzia honek adierazten duena bete beharko dute, eta bestalde, doakoak direnei buruz idaztea nahiago dugu.

Nire artikuloak editatuak izango dira?

Artikuloak editatuak izango dira Joomla! Magazine™-aren estandarak betetzen dituztela egiaztatzeko, honek ez du esan nahi edukia aldatuko denik, baizik eta tituloak ajustatuko direla etiketak mantentzeko, irudien ordena, listak, zenbakiak, irudien pisua, eta abar. Honela espazioa optimizatzea lortzen dugu.

Ba al dago lizentziarik nire artikuloaren egilea naizelako?

Bai, mesedez hitzarmen hau irakurri ezazu: hitzarmena. Ingelesez idatzita dagoen hitzarmenaren itzulpen automatikoa da, baina dudaren bat eduki ezkero gurekin harremanetan jarri zaitez eta atsegin handiz azalduko dizugu.

Kolaboratzeko epeak?

Zure artikuloa, gehienez hileko 20. egunean bidali behar diguzu, honela nahikoa denbora izango dugu berrikusteko eta zuzenketak egiteko eskatzeko.

Interesatuta nago eta lagundu nahi dut, nondik hasi behar dut?

Hasteko erarik onena interesatzen zaizun gai bat bilatzea da, zure artikuloa idaztea, nahi dituzun irudiak jartzea. Eskatzen dizugu zure artikuloak gutxienez 600 hitz edukitzea, zuk nahi dituzun paragrafotan banatuta. Idazteko edozein testu-prozesadore erabili dezakezu, nahiz eta Google Docs erabiltzea nahiago dugun. Ez da beharrezkoa, baina gure lana erraztuko zenuke. Behin artikuloa bukatuta helbide honetara bidali ezazu: guillermo.bravo[at]community.joomla.org eta aldizkariko lan taldeko boluntarioek forma emango diogu. Mezuan artikuloa bidali ezazu eta link-a Google Docs erabili baduzu, eta aurrez ikusitako hitzarmenarekin ados zaudela era azaldu ezazu.

20. eguna pasa bada, nire artikuloa bidali dezaket?

Noski!, baina edizio arrazoiengatik, ezin dizugu ziurtatu hilabete horren alean argitaratua izango denik. Honela balitz hurrengo alerako geratuko litzateke. Data zehatzak ezin ditugun eman arren, ahalik eta azkarren argitaratzen saiatuko ginateke.

Articulo originala: Sabemos que tienes mucho que contar

Egilea: Guillermo Bravo

Itzulpena: Andoitz Brit

Equipo de Marketing y Difusión de Joomla! en español-eko kidea

Some articles published on the Joomla Community Magazine represent the personal opinion or experience of the Author on the specific topic and might not be aligned to the official position of the Joomla Project

0
Community Choice Extensions – November 2012
Harvard Extension School offers Joomla! this fall
 

Comments

Already Registered? Login Here
No comments made yet. Be the first to submit a comment

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://magazine.joomla.org/