2 minutes reading time (438 words)

Zure laguntza behar dugu Joomla! 3 Zabaltzeko

Zure laguntza behar dugu Joomla! 3 Zabaltzeko

Datorren Irailaren bukaeran Joomla! 3 bertsioa argitaratuko da. Bertsio izugarria eta iraultzailea izango da, halere jende askok ez daki zergatik izango den iraultzailea. Zure laguntza behar dugu berria zabaltzeko!

Estimatzen da munduan 555 milioi webgune baino gehiago daudela, horietatik %3-k Joomla! dute oinarri. Kalkuloa egin ezkero, 16 milioik baino gehiagok Joomla! erabiltzen dute. Gainera, 60 hizkutza baino gehiagotan erabili daiteke.

Hainbeste diseinatzaile, programatzaile eta erabiltzeileei, eta hainbeste hizkuntza ezberdinetan bertsio berriaren onurak helaraztea ez da batere lan erreza izango. Horregatik eskatzen dizuegu berri hau irakurtzeko eta ahalik eta interesatzen zaien jende gehienari azaltzeko zure hizkuntzan.

Zein da zabaldu behar dugun mezua?

Berez zaila izango den lana errazteko, hiru puntu labur hauek erabiliz azaldu dezakezu Joomla! 3 zertan datzan:

Mugikortasuna. Joomla 3! mugikorretan erabiltzeko pentsatuta eraiki den lehen CMS-a izango da. Argi izan "mugikorra" esaten dugunean ez garela sakeleko telefonoetan bakarrik pentsatzen ari. Berdin dio smartphone bat, tableta bat, mugikor bat erabiltzen baduzu. Kontuan izan, gero eta gehiago, jendeak gailu mugikor hauek erabiltzen dituela Interneten ibiltzeko ordenagailuak baino. Horregatik, web orrien mugikorrentzako bertsioa ordenagailuentzako bertsioa bezain garrantzitsua izan beharko litzateko, edo gehiago!

Norentzat da Joomla! 3? Berez, programatzaileak, diseinatzaileak eta adituak izango dira bertsio hau erabiliko duten lehenak. Egia da Joomla! 3 argitaratu bezain laster webguneak eraiki ahal izango dituzula, halere, bertsio berria denez, ez dago zertan presaka ibili beharrik. 

Eta Joomla! 2.5 erabiltzen badut? Zauden bezala geratu zaitezke. Izan ere, oso bertsio ona da eta 2014-ra arte laguntza teknikoa izango baitu. Asmoa, eguneratzea oso erraza izatea da. Administrazio gunetik zuzenean egiteko modukoa. Kontuz halere, extensioek eta plantilek bertsio berria jasango dutela ziurtatu beharko baituzu eguneratu aurretik. Berriro ere, 2013 edo 2014-ra arte ez duzu bertsioa aldatzeko beharrik izango.

Pr3st zaude Joomla! 3-ren mezua zabaltzeko?

Mezua zabaldu nahi dut! Zer egin dezaket?

Ahal duzun moduan, ahal duzun leku guztietan eta ahal duzun hizkuntza guztietan. Mezu erraz bat sortzen ahalegindu gara zure lana ere errazagoa izateko. Hiru puntu horiek ahalik eta jende gehiagok jakin behar ditu. Zenbat eta gehiago errepikatu orduan eta gehiago jakingo da Joomla! 3 iraultzailea izango dela.

Joomla! aipatzen duzun bakoitzean hiri puntu horiek aipatu, mezua zure hizkuntzan idatzi (hona bidali dezakezu ere), zure bezeroekin hitzegin diseinatzailea edo programatzailea bazara edo extensioak egiten badituzu. Ideia guztiak ongietorriak izango dira.

Artikulo hontan agertzen diren irudiak erabili beldurrik gabe. Denok dakigu ideia asko errazago azaltzen direla irudiak erabiliz. Eta beti bezala, dudaren bat eduki ezkero edo zure iritzia eman izan ezkero hemen idatzi ditzakezu.

Mezua argi daukagula ziurtatzeko, hona hiru puntuak laburbilduta:

  • Mugikortasuna da Joomla! 3-ren gauzarik garrantzitsuena
  • Joomla! 3 adaptatzen lehenak direnentzat da
  • Joomla! 2.5 erabiltzen baduzu ez duzu aldatu beharrik oraingoz

Guztioan artean zabaldu dezagun mezua lau haizetara! Mila esker zure laguntzagatik!

 

0
Post your Haikus for September
 

Comments

Already Registered? Login Here
No comments made yet. Be the first to submit a comment

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://magazine.joomla.org/